Areto futbola

Sakanako Futbol Topaketak: kimuak Dantzalekun eta benjaminak Uharten

Guaixe 2019ko azaroaren 22a

Kimuen mailako 4. jardunaldia jokatuko da igandean Dantzalekun eta benjaminen 2. jardunaldia igandean Uharte Arakilen

Sakanako Mankomunitateak Sakanako kirol klubekin antolatutako 2019/2020ko Sakanako Futbol eta Areto Futbol Topaketak martxan daude. Bi mailatan jokatuko dira jardunaldiak, benjaminen mailan eta kimuen mailan, eta helburua neska-mutiko txikienei txapelketa batean aritu ahal izatea ahalbideratzea da. Mankomunitatetik adierazi dutenez, ez da lehiakortasuna sustatu nahi, helburua txikienak futbolaz gozatzea eta herri eta klub ezberdinekin harremana izatea da; horregatik ez da sailkapenik egiten. 

Kimuen mailan 11 talde ari dira parte hartzen: Sutegi, Altsasu A, Altsasu B, Altsasu C, Etxarri-Hartzabal, Etxarri-Epele, Etxarri-Utzubar Txiki, Etxarri-Danbolintxulo, Lagun Artea 08, Lagun Artea 09 eta tarteka Betelu taldeak. Eta benjaminen mailan 8 talde dabiltza: Sutegi, Altsasu A, Altsasu, B, Altsasu C, Urdiain, Etxarri Aranatz, Aralar Mendi eta Betelu. 

Igandean, kimuen mailako 4. jardunaldia jokatuko da Altsasuko Dantzalekun, goizeko 10:00etatik aurrera, eta benjaminen mailako 2. jardunaldia hartuko du Uharte Arakilek, goizeko 10:00etatik aurrera.

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 4. jardunaldia igandean Dantzalekun
10:00 Lagun Artea 09 – Sutegi
10:00 Lagun Artea 08 – Altsasu A
11:00 Etxarri-Danbolintxulo – Altsasu B
11:00 Etxarri-Epele – Etxarri-Hartzabal
Atseden: Altsasu C

Benjaminen 2. jardunaldia igandean Uharte Arakilen
10:00 Etxarri Aranatz – Sutegi
11:00 Urdiain – Betelu
12:00 Altsasu C – Altsasu A
13:00 Aralar Mendi – Altsasu B