Batzen gaituena kit-a nahi duzu?

Guaixe 2019ko aza. 25a, 09:50
Batzen gaituena kit-a urteurren galaren oparia izan zen, eta orain salgai dago.

Guaixeren 25. urteurrenaren harira Batzen gaituena produktu sorta kaleratu dugu: poltsoa, txapak eta boligrafoa.

Mende laurdena ospatzeko Guaixek Batzen gaituena kit-a kaleratu du: poltso bat, hiru txapa eta boligrafo bat. Kit-eko produktuek urteurrenerako bereziki sortutako diseinu esklusiboa dute, eta oinarria Guaixe 25. urteurrenaren esentzia izan den basoa eta zuhaitza da. 

Produktu sorta Batzen gaituena gala-n osparitu zuten, eta, orain, salgai dago bazkideendako 4 eurotan eta bazkide ez direnendako 6 eurotan.

Salmenta tokiak:

Altsasu

  • Guaixeren bulegoan (08:00etatik 16:00etara)
  • AEKko Itsasi euskaltegian
  • Arkatz liburu-dendan
  • Liburunda liburu-dendan

Etxarri Aranatz

  • Beleixe irratiaren bulegoan (09:00etatik 12:00etara)
  • Kaxeta liburu-dendan

Arbizu

  • Arbizuko Eko-kanpinean

Irurtzun

  • Pikuxar euskal txokoan
  • Martxueta liburu-dendan

edo 948 564 275 telefonora deituta.