Black Friday! Eta mundua bukatzera balihoa bezala, aukerarik ederrenaren bila denak.
Ba al dakigu ordea Black Friday-ren atzean zer ezkutatzen den? Historia tristea oso. 1904an Ameriketan esklabuen sal-erosketa. Ostiraletan (Friday) eta azaroko azken ostiralean, esklabu "beltzak" (black) salduak izaten ziren beherapenak eta guzti, ekonomia sustatzeko. Esklabuen salmenta ospatzen dugu, beraz.
Gaur egun Libian gertatzen den bezala, egun zehatzik gabe, noiznahi saltzen dira esklabuak, herriko plazan ikusgai jarrita. Edota gurera lanera etorritako makina bat pertsona migratuek bizitzen dituzten esklabutza egoerak –bukatzen ez diren lan jardunaldiak, baldintza zein soldata eskasak, gehiegikeriak, babesik ez, kontraturik gabeko lanak, etengabeko mehatxuak…–
Azaroak 20: haurren eskubideen nazioarteko eguna. Bai: hezkuntza, osasuna, babesa, berdintasuna, elikadura, etxebizitza, maitatua izateko eskubidea, arreta bereziak jasotzekoa, izena eta nazionalitatea izatekoa, abandonatuta eta lanean esplotatuak ez izateko eskubidea, jolasteko eskubidea… Hori gutxi balitz, eta ingurune hurbilean, VOXek ekidin egin du haurren eskubideen aldeko ituna irakurtzea Murtzian. Eta badirudi antzeko zer edo zer egin nahian dabilela azaroaren 25ari begira.
Azaroak 25: genero indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna. Aurten dagoeneko 51 emakume erahilak, estatu espainiarrean soilik. Auskalo zenbat munduan zehar.
Zenbat eskubide urratzen diren eta ditugun munduan zehar!
Zein motatako etorkizuna, planeta eta gizartea uzten ari gara txikienei? Etorkizuneko helduak direnei? Nola buelta eman egoera honi? Sor dezagun giza eskubideak, elkartasuna, berdintasuna, ekologia, eta aniztasuna merkealdian sekula gehiago jarriko ez den Black Friday, edo azaroa edota MUNDUA.
Eta orduan bai ospakizuna.