Pilota

Iñigo Aritza Pilota Txapelketa ikastolako frontoira

Guaixe 2019ko aza. 28a, 15:47
Iñigo Aritza eta Andra Mari ikastolako LH6. mailako ikasleak elkartu eta pilotan aritu ziren aste honetan.

Igandean 5. jardunaldia jokatuko da ikastolako frontoian, 16:30ean

Iñigo Aritza ikastolak euskal pilota sustatzeko egiten duen lanaren barruan, pilota klaseak jasotzen dituzte neska-mutikoek. Horretaz gain, gaztetxoenengan pilotarako zaletasuna sustatzeko pilota txapelketa antolatzen hasi ziren ikastolan duela 22 urte. Aurtengoa Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketako 22. edizioa da, 47 neska-mutiko ari dira parte hartzen eta igandean 5. jardunaldia jokatuko da ikastolako frontoian, Altsasun, 16:30ean. Aldi berean bi partida jokatuko dira. Igandean etortzerik ez duenari partida galdutzat emango zaiola adierazi dute antolatzaileek. 

Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketa. 5. jardunaldia
Igandean 5. jardunaldia jokatuko da ikastolako pilotalekuan, 16:30ean

Umeak, benjaminak
Jare Fortuna – Naia Olaiz
Ekhi Guirado – Iurgi Reparaz
Izaro Lanza – Arane Plaza
Iker Ondarra – Ekhi Igeltz
Igarki Agirre – Ekaitz Berdud
Edorta Amillano – Ekaitz Zufiaurre
Oihan Andueza – Igarki Agirre
Ekaitz Berdud – Egoi Urtasun
Edorta Amillano – Igarki Agirre

Kimuak
Urtzi Gartzia – Urko Lanza
Inhar Urteaga – Aser Navarro
Hodei Silva – Eneko Ganuza
Eñaut Gastesi – Asier Zubiria

Haurrak
Siets Goikoetxea – Iraide Vergara
Xabier Olaiz – Oier Carabias
Uxue Anguiano – Alaitz Lanza
Enaitz Gonzalez – Aimar Igoa 
Amets Izquierdo – Aiora Agirretxe
Peru Urteaga – Oier Mitxelena
Oihan Gartzia – Asier Astiz
Aiora Agirretxe – Uxue Anguiano