Futbola

Sakanako Futbol Topaketak: kimuak igandean Dantzalekun

Guaixe 2019ko aza. 28a, 16:00
Uharte Arakilgo benjaminen taldea.

Kimuen mailako 5. jardunaldia jokatuko da igandean, abenduaren 1ean, Dantzalekun, goizeko 10:00etatik aurrera

Sakanako Mankomunitateak Sakanako kirol klubekin antolatutako 2019/2020ko Sakanako Futbol eta Areto Futbol Topaketak martxan daude. Bi mailatan jokatuko dira jardunaldiak, benjaminen mailan eta kimuen mailan, eta helburua neska-mutiko txikienei txapelketa batean aritu ahal izatea ahalbideratzea da. Mankomunitatetik adierazi dutenez, ez da lehiakortasuna sustatu nahi, helburua txikienak futbolaz gozatzea eta herri eta klub ezberdinekin harremana izatea da; horregatik ez da sailkapenik egiten. 

Kimuen mailan 11 talde ari dira parte hartzen: Sutegi, Altsasu A, Altsasu B, Altsasu C, Etxarri-Hartzabal, Etxarri-Epele, Etxarri-Utzubar Txiki, Etxarri-Danbolintxulo, Lagun Artea 08, Lagun Artea 09 eta tarteka Betelu taldeak. Eta benjaminen mailan 8 talde dabiltza: Sutegi, Altsasu A, Altsasu, B, Altsasu C, Urdiain, Etxarri Aranatz, Aralar Mendi eta Betelu. 

Igandean, kimuen mailako 5. jardunaldia jokatuko da Altsasuko Dantzalekun, goizeko 10:00etatik aurrera. Benjaminen atseden hartuko dute abenduaren 15era arte. 

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 5. jardunaldia igandean Dantzalekun
10:00 Altsasu B – Altsasu C
10:00 Sutegi – Lagun Artea 08 
11:00 Altsasu A – Etxarri-Danbolintxulo
11:00 Etxarri-Hartzabal – Lagun Artea 09
Atseden:  Etxarri-Epele