Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko deia

Guaixe 2019ko aza. 28a, 18:11
Uhartearrek plazan egin zuten kontzentrazioa.

Azaroak 25arekin batera aldarri feministak, atzera ere, kalera atera ziren. Uharte Arakilen emakumeen kontrako indarkeriarik ez leloa zuen kontzentrazioa egin zuten udaletxe parean 30 bat pertsonak. Irurtzunen, Arruazun eta Altsasu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuan ere kontzentrazioak izan ziren astelehean. Ikale Abertzaleak-ek jakinarazi duenez, institutuan tailerra eta hitzaldia izan zituzten. Kontzentrazioa ere egin zuten ikastetxearen kanpoko aldean. 

Erlazionatuak

Aske izateko!

Guaixe 2019 aza 25 Altsasu