Haur literatura, hezkidetzarako eta berdintasunerako tresna

Guaixe 2019ko aza. 29a, 09:51
Itsaspeko bihotzak-en ilustrazioa.

Haur literaturaren bidez hezkidetza lantzeko aretoa bihurtuko da Iortia kultur guneko erakusketa gela

Sakanako Mankomunitateko Euskara eta Berdintasun zerbitzuek, Itsaspeko bihotzak, Haur literaturaren bidez hezkidetza lantzeko aretoa jarduera antolatu dute abenduaren 2tik 19ra Iortia kutur gunearen erakusketa aretoan. Abenduaren 12an familiei zuzendutako saioa eginen dute. Izena ematea abendauren 9an amaitzen da, eta berdintasuna@sakana-mank.eus edo euskara@sakana-mank.eus emailetan egin daiteke.

Itsaspeko bihotzak haur literaturaren bidez genero berdintasuna lantzeko espazioa da. Parte hartzaileek literatura eta hezkidetza uztartzen diren ibilbide artistikoa eta pedagogikoa egiten dute. Ibilbide honek haur literaturako lanak jasotzen ditu. Galtzagorri elkarteak sortu du Itsaspeko bihotzak egitasmoa, euskarazko haur literaturaren bidez berdintasunaren gaia lantzeko. Besteak beste, irudikapen koletiboan dauden genero esterotipoak lantzei ditu erakusketak. Sakanako Mankomunitateari esker iritsiko da egitasmoa Altsasura.