Burundako mandazainen berri izateko

Guaixe 2019ko abe. 1a, 12:41
Nicolas Arbizu Gabirondo liburuaren aurkezpenan.

Nicolas Arbizu Gabirondok merkantzien garraioan ibiltzen zirenen berri emateko liburua aurkeztu du.

Iturmendiko herriaren etxeko ganboikoko aretoa beteta zegoela, Nicolas Arbizu Gabirondok Burundako mandazainak liburua aurkeztu zuen atzo. XVI. mendetik aurrerako datuak bildu ditu dibulgazio lan horretan iturmendiarrak. Burundan populazioa hazi egin zen, muga tokia zen eta jatekoa bilatzeko hainbaten salgaien garraioari ekin zioten. Arbizuk erabili zituzten bideen berri ematen du liburuan. Batetik bestera zein salgai garraiatzen zituzten. Baita hainbat auzien berri.  Liburuak ibarreko liburu-dendetan jarriko dira salgai aurki.