Ibaiak eta errekek gainezka egin dute

Guaixe 2019ko abe. 13a, 09:35

Azken orduetako euriteek ubeldeak gainezka egitea ekarri du hainbat herritan. A-1 autobian, Ziordiko tren geltoki parean, izandako istirpuak erretenzioak sortu ditu eta tren garraioan mozketa eragin du.

Errotzen, Asteraingo norabidean, errepidea moztuta dago.

Uharte Arakilen, zubi ondoan, Irañetarako errepidea moztuta dago. 

Arruazu parean, bigarren mailako errepidea moztuta dago.

Arbizutik Lizarragabengoarako errepidea itxita dago ubeldeak gainezka egin duelako.

Urdiaindik basorako bidea moztuta dago une honetan.

Ziordian, A-1 autobidean, Gasteizko norabidean istripua izan da tren geltoki parean. Auto bat eta kamioi batek izan dute ezbeharra. Eskuineko erraila moztuta dago. Ibilgailuen erretentzioak Altsasuraino iristen dira. Hobe bigarren mailako errepidetik egitea zati hori. Istripuak trenbideari eragin dio, kamioiak katenariari eusten dion poste bat aurretik eraman baitu. Eta, horregatik ere, Altsasu-Gasteiz artean tren zerbitzua etenda dago.

Ziorditik Gasteizera geldirik ere bai.