Futbola

Sakanako Futbol Topaketek dakartena

Guaixe 2019ko abe. 14a, 13:08

Igandean kimuen mailako 6. jardunaldia jokatuko da Betelun eta benjaminen 3. jardunaldia Dantzalekun

Sakanako Mankomunitateak Sakanako kirol klubekin antolatutako 2019/2020ko Sakanako Futbol eta Areto Futbol Topaketak martxan daude. Bi mailatan jokatzen ari dira jardunaldiak, benjaminen mailan eta kimuen mailan, eta helburua neska-mutiko txikienei txapelketa batean aritu ahal izatea ahalbideratzea da. Mankomunitatetik adierazi dutenez, ez da lehiakortasuna sustatu nahi, helburua txikienak futbolaz gozatzea eta herri eta klub ezberdinekin harremana izatea da; horregatik ez da sailkapenik egiten. 

Igandean kimuen mailako 6. jardunaldia jokatuko da Betelun. Aldiz, benjaminek 3. jardunaldia dute jokoan Dantzalekun. 

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 6. jardunaldia igandean Betelun
10:00 Betelu – Altsasu B
10:50 Altsasu C – Altsasu A
11:40 Etxarri-Danbolintxulo – Sutegi 
12:30 Lagun Artea 09 – Etxarri-Utzubar Txiki 
13:20 Lagun Artea 08 – Etxarri-Hartzabal
Atseden: Etxarri-Epele

Benjaminen 3. jardunaldia igandean Dantzalekun
10:00 Altsasu A – Altsasu B
10:00 Sutegi – Urdiain
11:00 Betelu – Altsasu C
11:00 Etxarri Aranatz – Aralar Mendi