Pilota

Iñigo Aritzak baditu txapeldunak

Guaixe 2019ko abe. 19a, 16:10

Igandean 22. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren eta Joseba Ezkurdiak jarri zizkien txapelak irabazleei

Urriaren bukaeran hasi zen 22. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketa. Guztira 47 neska-mutikok hartu dute parte bertan. Aurten, nobedade moduan, ikastola osatzen duten herrietan jokatu da txapelketa, Ziordian, Olaztin, Altsasun eta Urdiainen, eta final handiak Altsasuko Burunda pilotalekuak hartu zituen igandean. 

Guztira 8 final jokatu ziren, giro ederrean. Bukaeren, finalistek oroigarriak jaso zituzten Joseba Ezkurdia pilotari arbizuarraren eskutik. Hori izan zen eurendako saririk onena. Txapelketa bukatuta ere, ikastolan pilota eta herri kirolak sustatzeko lanarekin jarraituko da. Pilota eskolak jasotzeaz gain, Gabonen ondoren Nafarroako Herri Kirol Topaketetan parte hartzeko hasiko dira prestatzen Iñigo Aritzako neska-mutikoak. 

Iñigo Aritza Ikastolako XXII. Pilota Txapelketako finalak
Benjaminak:
LH3: 
Jurgi Reparaz 18 – Izei Orabengoa 3
Naia Olaiz 18 – Eider Gastesi 15
LH4:
Egoi Urtasun 18 – Ekaitz Zufiaurre 14
Anitz Anda 14 – Alaine Mendia 18

Kimuak:
LH6: Asier Zubiria 18 – Urko Lanza 7

Haurrak:
DBH1:
Aimar Igoa 18 – Oier Carabias 5
Siets Goikoetxea 17 – Iraide Vergara 18
DBH2:
Oier Mitxelena 18 – Asier Astiz 13