Zaharrak berri, Sakanako albiste zaharrak

Alfredo Alvaro Igoa 2019ko abe. 20a, 13:51

Sakanaren berri ematen 25 urte bete ditu Guaixek. Baina ez da hori egiten aurrena. XX. mendean barna hainbat argitalpenek egin zuten hori. Baita duela 131 urte ibarreko albisteak euskaraz argitaratu zen Gure izarra: Euscalerrico berriac astean bein argitalpena ere.

Euskararen berreskurapen eta sendotzearen adierazlea da Guaixe, Sakanaz euskaraz informatzen 25 urte bete dituen hedabidea. Mende laurdena bai, gazte askok orain jakin dute hori, urteurrena ospatu dugunean. Haiendako, Guaixe betikoa baita. Betidanik ezagutzen dute etxean. ETB, Euskadi Irratia, Argia, Berria, Gaztetxulo, Elhuyar edo beste hainbat bezala. Baina euskarazko hedabiderik gabeko garai bat izan zen ez dela asko. Hala ere, Guaixe ez zen izan Sakanaz eta euskaraz informazio orokorra eman zuen lehena. Ibarreko herrietako albisteak gure hizkuntza idatzirik etxera sartu zuten aurretik hainbat argitalpen. Nafarroako Gobernuak frankismo bukaeran argitaratzen hasi zen  Principe de Viana aldizkariak izan zen aurrekari bat. Hartan Jose Mari Satrustegik askotan idatzi zuen. 

Baina atzerago jo behar dugu Sakanari buruzko albisteak euskaraz idatziak opatzeko. Nahiz eta, beste hizkuntzen aldean, euskarazko kazetaritzaren historiari erreparatzen badiogu, aurrekariak aurrekari, XIX. mendera arte ez ziren proiektu sendorik sortuko. Baionan Agosti Xahok 1848an argitaratuko Uskal Herrico Gaseta har daiteke euskarazko aurreneko egunkaritzat. 

Ameriketara migratu zuten euskal herritar askok XIX. mende erdialdetik aurrera. Euskal migratzaileek euren herriko albisteen gosea ase asmoz zenbait komunikazio proiektu sortu ziren. Haietako bat da Gure izarra: Euscalerrico berriac astean bein. Egunkari horrek bi zuzendari zituen: Jean-P. Lengoust Europan eta Francois Bouquet Amerikan. Garai hartan Europan iritzi kazetaritza zen nagusi eta Gure Izarrak informazioa ematearen aldeko apustua egin zuen. Aurreneko zenbakia, 1888ko lastailaren 30ean, asteartean, argitaratu zuten Parisen, Imprimerie Lucotte et Cadouxen. Aldizkariaren bi zenbakik besterik ez zuten argia ikusi. Aipatutakoaz aparte, zero zenbakia zuena, 1888ko lastailaren 13ko data duena. Euskara hitz egiten zen herrietako albisteak jaso zituen astekariak, zazpi lurraldeetakoak. 

Sakanaz
Aurreneko zenbakiak bederatzi orri zituen eta Nafarroako albiste gehienak laugarren orrian agertu ziren, Euscalerrico berriak goiburupean. Orduko albiste haiek hona ekarri ditugu, orduan eman zituzten bezala. Ibarrekoez aparte hainbat herrietako albisteen berri dago orri horretan. Akaberan, sinadura moduan, A bat ageri da. Sakanari buruzko aurreneko euskarazko albisteak, beraz, anonimoak dira. 

Irurzun. - Illeonen amaseigarnean, edo azqueneco ferie egunian, biducen jende ta ganado clase gucie tatie polequi samar; ori dembora ona cegolacos ta necazariec ocupeturic beren ganadoarequi alorreco lanac egiten, edo obequi errana, azarua egiten, cergatik orain da demboraric oberna erequitzeco. Ganado vei clasia ta zocorrac, Iruñeco araquiñee erosizuten auñiz, beño merque; ta ori causetzendu, jendia necesitaturic dagoelacos. Aurreraco cherri clasiac etzauque tireric, ta apenas salducocen eunte oghei; gicenac bazaude franco, beño zaude geldisasmar, zerengatic escatzenzuten choil garesti; zazpire peceta gutis gora bera docena bacocha. Granoac salducere bosna peceta garie; maice zarra laune, ta baba laune terdire errebue. Gatza irune sueldo, edo irurogei ta amabozna centimo. Matsa, piperra ta tomatia salducen auniz ta azqueneco ferien precioan, ori de, matsa duro erdibena arroa, piperrac pezta erdibena docena, ta tomatiac ya azqueneco cosechacoac vire pezta Pasiego ta tenda ambulante dunec ocupetuzuten errico barracac ta ferico esquiñ gayenac; ebec inzuten ferieric oberna. Fonda ta chabisque ttiquietan empleatumenceb pereparatuzuten janari dena. Illuncian montañes auniz zan mozcorturic baztarretan. Baita ere biludcire lapurttiqui bacarbatzue, cerengatc emacume batei ebatsi mencioten amar peceta bolsatic, ta pasiegobatei manton bat ederra; interesatuec asiceren billaca rateroac, beñ alperric. 

Estacio Alsasucoa. - Buenos Airesco partetic allegatumentzen bi familie illionen ogeyen, ta ebec contatzmenzuten nolaco tristeran dauden puntu artan asco pasajero emendic juanac engañaturic comisionatuec emen itencioten promesas; indutela alaco viaje lucia trabajuen bille batzuc ta fortunena bestebatzuc. Montonca infelice ebetatic sartzenmendire Buenos-Airesco meullian modue billetzen itzultzeco Españera, ta negarra itendutela zauturic beren desgracie ta acordatzias bereu tierratic aiñ urruti egombiarra diruric gabe pasajia pagatzeco. Ameriquetare dacin trabajariec milleca bitertio, emen dago jende necazari gucie peonic eciñ opatu lanac egiteco; ta ala segitzera eztaquic cergertatcuden dembora asco gabe. 

Irurzun. - Emengo tenderuac asidire bata bestian pelayen cherri gicenac illtzen; urdai berriec dauque estimecio aundie, ta asimendute precioa seine peceta ta ogeite bost centimo erosten docena bacocha. Iruñen ere asimendire iltzen ganado clase hori. 

Satrustegui. - Erriontan dago bere illeba Apezarequi Irurzungo Abade zarra, D. Fermin Astiz. Berrogei te amabi urtes zervitzatu du Parroquie, ta burutic trastornaturic dagolacos, obispo Jaunec mandio premisoa erretiratzeco ta Parroquien cargue uzteco. Amar illebeteontan regente emen cegona, gelditude oraiñ interino. Au da D. Manuel Arminsen, ogeite zazpi urtecoa, ta Orbaicetaco semia. Apeza erreti retudenac dauzqui lauogei urte, ta bere cerbitziec edo nescatotaco zauquenac, laouogei te zortzi. Ah cer pareja umeanac! 

Echarren. - Emengo mutilzarbat, D. Vicente Subiza, lenago aberatsa, ta oraiñ nombaitor, dago choil gaizqui nafarreriequi. Basilio, bere illeba, mutrue ta sorra, cegon Iruñen zurgingoan trabajatzen, ta onec carrizuen andic enfermedadeori, iñorc ez shaquitia gatic, iduquimendute ortiric cuartobatian sartute. 

San Migelgo ermita (Aralarco mendien) oraiñ aidire paratzen aldare berribet, entero propie, lengo zarra quendute; Iruñeco Santugille Eguarasec egindu, ta carro-firrillen ecarridute Huerte Araquilgo Estacioraño. 

Inguruontaco oyana guciec iduri dute defensaco gaztelu edo fuertiac, cerengatic ordugucietan aitzendire tiroco discargac lo mismo nola gerra demboran ataquian aicelaric. Azqueneco jai ontan, (igendia) Iruñeco aislari gayenac apique ateraceren emengo chaboletara uso aicera arratyseco trenian itzuliceren uso ascorequi mochilletan. Emengo aiselariec etzeren discuidetu, cergatic denac torricire choil contentu. Barranca ontan iltzendute asco juanden zortzien, cerengatic demborac launtzendioten. 

Ecay eta Zuazu. - Valle ontan (Araquil) daude errico eyec: illtzen Maistrue juanden Mayetzian, D. Miguel Mariñelarena ; gaztia eta alargune ; ta escolaco Inspectoriac nombratudu orain Maistru interinoa, D. Lorenro Aldave, ogei te bi urteco mutillbet, examinetu berrie, Dembira guchisc egoinde, cergatic propietarioa nombratucoda Rector Zaragozacoac arras pronto.