Gabon oporrak 'ospatutzeko' musika ekitaldiak nonahi

Guaixe 2019ko abe. 20a, 10:03
Besteak beste, Etxarri Aranazko Abesbatzak kontzertua eskainiko du egunotan. ARTXIBOA

Altsasuko eta Etxarri Aranazko musika eskolek eta Etxarri Aranazko Abesbatzak emanaldiak eginen dituzte egunotan

Gabonak kantatzeko garaia izan ohi dira, eta Sakanako musika ikasleek eta musikariek egunotan  hainbat ekitaldi eginen dituzte Eguberriak musikarekin zoriontzeko.

Gaur Altsasun La Encina kultur elkarteak antolautta Al son del cajon eta Brotes de Encina taldeen gabon kanten kontzertua izanen da, 19:003tan, Iortia kultur gunean. Bihar, larunbata, Altsasuko Musika eta Dantza eskolako ikasleak kalera aterako dira. Eguerdian fanfarrea eta korua kalejiran ibiliko dira, eta 20:00etan, Foru plazan haize eta metalen taldeek emanaldia eskainiko dute. Etxarri Aranazko udal musika eskolaren kontzertua izanen da ere bihar, larunbata, 19:00etan, herriko kultur etxean.

Ahotsak
ETBko Ahotsak saioa irabazi ondoren eginen du Etxarri Aranazko Abesbatzak kontzertua Etxarri Aranatzen. Etzi, igandea, abenduaren 22an, izanen da, 19:00etan, Etxarriko elizan.

Gabonetako kontzertu bat izanen da, eta, beraz, ez dira gabon kantak faltako, abesbatzetik adierazi dutenez, baina Ahotsak saioan abestutako kantak ere skainiko dituzte. Gainera, 40 ume bainoi gehiagok osatzen duen Etxarri Aranazko abesbatza txikiarekin ariko dira hainbat abestitan. Errepertorio osatua eskainiko du Etxarriko Abesbatzak igandean.