Mendia

Urteari agur eta ongi etorria, mendian

Guaixe 2019ko abe. 27a, 10:35

2019ko azken egunean eta 2020ko lehenean mendira joango dira makina bat sakandar

Urtea mendi tontorrean bukatu eta hasteko ohitura geroz eta gehiago ari da hedatzen gurean. Urtea despeditzeko Aizkorri, Ergako Trinitatea eta Aralar dira ohikoenak. Baita Beriain eta Urbasa-Andia ere. Lakuntzarrek Aralarrera joko dute, Lakuntzaskoarrira, eta irurtzundarrak, aldiz, Ergara igoko dira. Eta urteari harrera egiteko, askok Aralarko San Migelera, Beriainera eta beste joko dute.

Errege Egunean Beriain
E
rrege Egunean, ilbeltzaren 6an, Sakanako Mendizaleak taldekoek Beraiain itzotzeko ohitura dute, bertan azkenengo turroiak dastatzeko. Bestalde, Altsasuko Mendigoizaleek Bargagainera jotzen dute urteko lehen igandean, herrian sortu zen tradizioa bati segiz, urte zaharra despeditu eta berria ongi hasteko. Aurten ilbeltzaren 5ean izango da, Errege Egunaren bezperan. 

Urteari agurra eta ongi etorria mendian


Ergako Trinitatea. Abenduaren 31n, Irurtzundik, 9:00etan. Irurtzungo Iratxo eta Pikuxar elkarteak antolatuta, txokolatada eta Trinitaterako igoera. Aurten 14. edizioa izango da.


Aizkorri. Abenduaren 31n. Altsasuko Mendigoizaleek eta Olaztiko Sutegik (goizeko 9:00etan, Intsumisio plazan) deituta.



Lakuntzaskoarri. Zabalarte mendi elkarteak antolatuta, abenduaren 31n, IX. Lakuntzeskuarri igoera eginen da. Irteera goizeko 8:00etan, plazatik. Hamaiketakoa eginen dute. 


Beriain. Ilbeltzaren 6an, igandearekin, 9:00etan Unanutik. Sakanako Mendizaleak taldeak antolatuta, Errege Egunean urtero egin ohi duten bezala.


Bargagain. Ilbeltzaren 6an, domekan, Altsasuko Mendigoizaleek antolatuta. 9:00etan, plazatik. Goian hamaiketakoa eta festatxoa.