Horra, horra…

Guaixe 2019ko abe. 24a, 09:41

Mari Domingik eta Olentzerok Sakana bisitatuko dute gaur.

Olentzeroren etorrera
Herria Ordua Tokia
Irurtzun 18:30 Plazaolako zubian elkartuko dira Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egiteko. Herrian barna kalejira eginen dute eta haurrek haiekin egoteko aukera izanen dute.
Etxeberri 18:00 (Igandean) Menditik plazara jaitsiko da. Harrera eginen diote Txantreako abesbatzak, herriko txistulariek eta Irurtzungo zanpantzar txikiak. Kalejiraren ondoren, elizako estalopean Olentzerok haurren gutunak jasoko ditu. Frontoian otamena izanen da eta, despeditzeko, lagun ikustezinaren opariak banatuko dira.
Etxarren 16:00 Urritzolako bidetik etorriko da ikazkina. Gaitariekin ongi etorria, kalejira eginen dute. Frontoian opariak banatuko dira. Txoripanasen koreografia, txokolate-jana eta otamena izanen dira.
Satrustegi-Hiriberri 17:30 Olentzero Andiatik jaitsi bitartean, Satrustegiko elkartean txokolate-jana, ikazkinari ongietorria, herrian barnako kalejira, 19:30ean Hiriberrira joan eta ibilbidea auzatearekin despedituko dute Txitera elkartean.
Ihabar 18:30 Andia aldetik etortzen diren ikazkinari eta Mari Domingini autobia azpiko zubian harrera eginen diete. Herrira kalejiran buelta eman ondoren, plazan haurrek aurreskua dantzatuko diete eta gero, kontzeju-etxeko bajeran opariak jasoko dituzte txikienek. Gaztainak eta sagardoa banatuko dituzte.
Irañeta 18:00 Andia aldetik heldu den ikazkina autobus geltoki inguruan agertuko da. Kalejira egin ondoren, elkarte parean opariak banatuko ditu.
Uharte Arakil 18:00 Martigarrotik etorriko dira ikazkina eta Mari Domingi. Uhartearrez lagunduta herrian barnako kalejira eginen dute, plazan bukatzeko.
Arruazu 19:30 Arnazko bidetik etorriko da eta herrian barna kalejira eginen dute, elkartean bukatzeko. Opari banaketa, gaztainak, ardoa eta musika izanen dira.
Lakuntza 18:00 Plazan harrera egin ondoren herrian barnako kalejira eginen da.
Arbizu 18:00 Arbizuarrak plazan elkartu eta beheko basorako bidean jarriko dira. Bidean topo eginen dute Olentzero eta Mari Domingirekin. Eta guztiak elkarrekin, Arbizura bueltan joanen dira kalejiran. Akabera Argi Bidea elkartean izanen du, han haurrendako goxokiak banatuko dituzte.
Unanu 18:00 Beriaingo bidetik jaitsi, han harrera egin, herrian barnako kalejira eta akaberan txokolate-jana edo goxokiak banatuko dira, plazan edo elkartean. Haurreak kantu-eskean ariko dira aurretik.
Dorrao 19:00 Hostogorritik jaitsiko da ikazkina. Plazan haurren kantak, goxoki banaketa, elkartean merendua.
Lizarraga 18:00 Igande iluntzean Mari Domingik gutunak jasoko ditu eta txokolate-jana izanen da. Olentzero Dorrao aldetik iritsiko da. Harekin batera kantuz eta diru bilketan ariko dira. Etxe bakoitzak bere kandila aterako du, bidea argitzeko.
Etxarri Aranatz 17:30 Txokolate-janarekin, Aldapasoro auzoan eginen zaie harrera Olentzerori eta Mari Domingiri. Ondorengo kalejira estalopean bukatuko da.
Bakaiku 18:00 Aiztin bat eginen dute Olentzero eta Mari Domingirekin, ondoren herrian barnako kalejira, plazan bukatzeko. Astelehenean, 18:00etan, eguberri kanten entsegua auzoan.
Iturmendi 19:00 Menditik etorri, herrian barnako kalejira egin eta frontoian bukatuko da. Saski baten zozketa, txokolatea eta ardo beroa banatuko dira.
Urdiain 18:00 Portuko kaletatik etorri eta harrera eginen diote urdiaindarrek. Herrian barna kalejira egin ondoren, plazan dantza eginen diote. Ikazkinaren ibilbidea elizan despedituko da.
Altsasu 17:45 Mari Domingi gaztetxetik 11:45ean kultur guneko zabalgunerantz abiatuko da eta 12:00etan, han, harrera eginen diote eta Kukuerreka elkartean hamabitakoa izanen da. Olentzero eta Mari Domingiren segizioa San Juan ermitatik abiatuko da herrian barnako kalejiraren ondoren, Foru plazara 20:00etan iritsiko da,
Olatzagutia 18:30 Igandean, 18:00etan, Lamiatutur ludotekan izanen da. Olentzero eta Mari Domingi Belengo iturritik iritsiko dira, kalejira frontoian bukatzeko.
Ziordia 18:00 Menditik jaitsiko dira Olentzero eta Maridomingi. Haiekin kalejira eginen dute, gaztetxean bukatzeko.