Ekialdeko erregeen bisita

Guaixe 2020ko urt. 5a, 09:44

Hiru erregeak eta haien segizioa gaur da Sakanara iristekoa.

Ekialdeko erregeen etorrera
Herria Ordua Tokia
Irurtzun 18:30 Bi Ahizpe kaleko beheko aldetik abiatuko da. Herrian barna ibiliko da segizioa elizan bukatzeko. Han erregei harrera egin eta gero haurrak hurbilduko zaizkie.
Uharte Arakil 18:00 Zerradoatik abiatuko da segizoa elizan bukatzeko
Lakuntza 18:30 Ibai aldetik iritsiko da erregeen segizioa, herrian barna ibiliko dira eta elizako aterpean Jesus gurtuko da eta eliza barruan haurrei opariak banatuko dizkiete.
Arbizu 18:00 Udaletxetik abiatuko da errege segizioaren ibilbidea, elizan bukatuko da eta han haurrei opariak banatuko dizkiete.
Ergoiena 18:00 Lizarragako elizatik abiatuko da segizioa eta Dorraotik eta Unanutik pasako da. Geldialdietan jatekoak eskainiko dira. Herrietan ere afariak izanen dira. Lizarragarako txartelak 29an elkartean eskuratu daitezke.
Etxarri Aranatz 19:00 Errege segizioa elizatik abiatuko da kalejira estalopean bukatzeko
Bakaiku 18:30 Beheko basotik etorriko da errege segizioa. Herrian barna kalejira egin ondoren elizan banatuko dira opariak
Iturmendi 19:00 Beheko basotik etorri, herrian barna kalejira eginen dute eta mojen etxean eta adinduenetan geldialdiak eginen dituzte. Erregeek elizan Jesus gurtuko dute eta frontoian haurrendako goxokiak banatu bukatuko da erregeen bisita.
Altsasu 19:00 Farejoleen errege zozketa Foru plazan 17:30ean. Sakana LH Institututik abiatu. Aurten segizioak soilik Foru plazan eginen du geldialdia.
Olatzagutia 18:00 Erregeen mandatariak ilbeltzaren 3an, 18:00etan, ludotekan gutunak jasoko dituzte. Errege segizioak autobus geltokitik abiatuko du bere kalejira frontoian bukatzeko.
Ziordia 19:00 Texeria kaletik abiatuko da erregeen segizioa, herrian barna kalejiran ibili ondoren, elizara joko dute. Haurrei goxokiak emanen dizkiete eta txokolate-jana izanen da.