Egile Berrientzako Euskarazko XXIX. Literatur Lehiaketan bi sakandar irabazle

Guaixe 2020ko urt. 7a, 12:41
Nerea Balda idazle irurtzundarra Iruñeko Kondestable jauregian saria jasotzen. UTZITAKOA

Joxe Aldasoro etxarriarrak aipamen berezia jaso du narrazio laburra modalitatean eta Nerea Balda irurtzundarrak poesia sailean bigarren saria irabazi du

Iruñeko Udalak Idazle Berrientzako Literatur Lehiaketaren 29. edizioaren sariak banatu zituen 2019. urte bukaeran. Sakanako bi idazle izan dira sarituak: Joxe Aldasoro etxarriarra eta Nerea Balda irurtzundarra. Aurreko edizioan ere biak sarituak izan ziren.

Narrazio laburrean sailean aipamen berezia jaso du Joxe Aldasorok bigarren urtez. Moldakaitza testuagatik jaso du etxarriarrak aipamena eta 250 euroko saria jaso du. Bestetik, olerkia modalitatean Nerea Baldak bigarren saria irabazi du Asmo dekalogoa lanagatik. 1000 euroko saria jaso du irurtzundarrak. 

2019ko literatur lehiaketara 31 lan aurkeztu dituzte; 14 narrazio labur modalitatea, 12 olerki eta 5 bertso-paper. Lehiaketak hiru sari banatu ditu modalitateko: 2500, 1000 eta 500 eurokoak. Gainera, epaimahaiak 250 euroko lau aipamen eman zituen. Gainera, saritutako lan guztiak Iruñeko Udalak egin ohi duen argitalpenaren barne sartu ahalko dira.

Iruñeko Udaleko Idazle Berrientzako XXIX. Literatur Lehiaketaren irabazle guztiak

Narrazio laburra

  • Lehen saria: Haritz Larragueta Martinez. Pertseoren alabak
  • Bigarren saria: Saioa Alkaiza Guallar. Erabaki bat
  • Hirugarren saria: Sarai Robles Vitas. Hitz gordeak
  • Aipamen berezia: Joxe Aldasoro Jauregi. Moldakaitza
  • Aipamen berezia: Maddi Ane Txoperena Iribarren. Utzi ninduzun egunean

Olerkia

  • Lehen saria: Iban Garro Alzuri. Geroxeago itzuliko naiz
  • Bigarren saria: Nerea Balda San Juan. Erabaki bat
  • Hirugarren saria: Sarai Robles Vitas. Euriaren kolorea
  • Aipamen berezia: Ainhoa Andueza San Miguel. Saihestsen itsaslabarrak

Bertso-paperak

  • Lehen saria: Eneko Fernandez Maritxalar. Belaunaldi galdua
  • Bigarren saria: Joanes Illarregi Marzol. 5 €
  • Hirugarren saria: Esteba Arozena Mitxelena. Garai beltzen kronika arrosa