Duela 25 urte...

Haur errusiarrei agur

Guaixe 2020ko urt. 13a, 09:53

Errusiako zortzi eta hamabi urte bitarteko 28 neska-mutilek errusiarrek neguko oporraldia Irurtzunen eman zuten.

Adin horretako seme-alabak zituzten Irurtzungo hainbat familiek hartu zituzten euren etxeetan haur errusiarrak. Gehienetan elkar keinuekin komunikatu ziren, elkarren hizkuntzak ez baitzekizkiten ez batzuk ez besteak. Ilbeltzaren 9an Errusiako bidea hartu zuten haurrek eta begiraleek. Txikiak umezurztegiak zituzten bizileku.