Sei sakandar gutxiago

Guaixe 2020ko urt. 10a, 14:51
Sakanako biztanleria, herrika.

Ibarrean 20.189 sakandar bizi ginen 2019ko ilbeltzaren 1ean, aurreko urtean baino %, 0,03 gutxiago. Sakanan gizonezkoak 10.380 ziren eta emakumezkoak, berriz, 9.809. Bien arteko aldea handitu da eta 34 gizonezko gehiago zenbatu zituzten.

Sakanak 2014 eta 2017 urteen artean 624 biztanle galdu zituen. Populazioaren beherako joera 2018an moztu zen, hazkunde txiki batekin. Baina 2019ko aurreneko egunean egindako zenbaketak biztanlerian jaitsiera txikia ekarri du: 6 sakandar gutxiago, guztira 20.189. Haietatik 10.380 (% 51,41) gizonezkoak dira, 2018an baino 14 gehiago (% 0,14ko hazkundea). Emakumezkoak, berriz, 9.809 dira (% 48,59), 2018an baino 20 gutxiago (% 0,20). Beraz, emakumezkoak baino 571 gizonezko gehiago daude Sakanan (34 eta % 6,33 gehiago). Ibarreko udalerri guztietan daude gizonezko gehiago emakumezkoak baino. 

Sakanako biztanleriaren garapena 2019-2018
  Guztira Gizonezkoak Emakumezkoak
Herria / Urtea 2019 2018 Guztira % 2019 2018 Guztira % 2019 2018 Guztira %
Altsasu 7.443 7.407 36 0,49 3.761 3.740 21 0,56 3.682 3.667 15 0,41
Arakil 933 949 -16 -1,69 487 493 -6 -1,22 446 456 -10 -2,19
Arbizu 1.104 1.124 -20 -1,78 565 573 -8 -1,40 539 551 -12 -2,18
Arruazu 110 106 4 3,77 58 57 1 1,75 52 49 3 6,12
Bakaiku 362 345 17 4,93 188 180 8 4,44 174 165 9 5,45
Ergoiena 372 384 -12 -3,13 202 205 -3 -1,46 170 179 -9 -5,03
Etxarri Aranatz 2.483 2.503 -20 -0,80 1.290 1.303 -13 -1,00 1.193 1.200 -7 -0,58
Irañeta 172 176 -4 -2,27 91 95 -4 -4,21 81 81 0 0,00
Irurtzun 2.233 2.209 24 1,09 1.153 1.138 15 1,32 1.080 1.071 9 0,84
Iturmendi 403 382 21 5,50 208 193 15 7,77 195 189 6 3,17
Lakuntza 1.279 1.272 7 0,55 678 668 10 1,50 601 604 -3 -0,50
Olazagutia 1.489 1.497 -8 -0,53 753 762 -9 -1,18 736 735 1 0,14
Uharte Arakil 805 805 0 0,00 429 426 3 0,70 376 379 -3 -0,79
Urdiain 653 675 -22 -3,26 335 347 -12 -3,46 318 328 -10 -3,05
Ziordia 348 361 -13 -3,60 182 186 -4 -2,15 166 175 -9 -5,14
Sakana 20.189 20.195 -6 -0,03 10.380 10.366 14 0,14 9.809 9.829 -20 -0,20
          51,41       48,59      
Iturria: www.ine.es                        

Udalerrika 
15 dira Sakanan dauden udalerriak eta haietako seitan soilik igo da biztanleria. Portzentaiari erreparatuta, herritar gehien irabazi duen udalerria Iturmendi da (% 5,5; 21 biztanle gehiago). Atzetik ditu Bakaiku (% 4,93; 17), Arruazu (% 3,77; 4), Irurtzun (% 1,09; 24), Lakuntza (% 0,55; 7) eta Altsasu (% 0,49; 36). Soilik hiru herrik eusten diote aurreko urteko biztanleriaren gorako joerari: Arruazuk, Irurtzunek eta Lakuntzak. Urte bat pasata ere populazio bera duen herri bakarra Uharte Arakil da. 

Populazioa galtzen dutenen segida, ehunekoari erreparatuta, honakoa da: Ziordia (-% 3,6; -13), Urdiain (- % 3,26; -22), Ergoiena (- % 3,13; -12), Irañeta (- % 2,27; -4), Arbizu (- % 1,78; -20), Arakil (- % 1,69; -16), Etxarri Aranatz (- % 0,8; - 20) eta Olatzagutia (- % 0,53; - 8). Populazioa galdu duten udalerrien artean bik errepikatzen dute. Ergoienak eta Olatzagutiak. Burundako herria 2018an 1.500 biztanleko mugatik jaitsi egin zen eta beherako joerarekin segitzen du. Bestalde, Etxarri Aranatzek estreinakoz 2.500 herritarreko muga pasa zuen 2018an, baina, atzera ere behera egin du. 

Hamar urte atzera
2019ko eta 2010eko datuak parekatzean agerian gelditzen da Sakanak 616 biztanle galdu dituela, % 2,96. Generoari erreparatuta, duela 10 urte baino 369 gizonezko gutxiago (% 3,43) bizi gara ibarrean. Emakumezkoei dagokienez, berriz, 247 gutxiago (% 2,46). Herritik herrira biztanleriaren jokaera aldatu egiten da azken 10 urteetan. Zazpi herritan igo da populazioa hamarkada batean. Portzentaiari erreparatuta hazkunde handiena Irañetak izan du: % 9,55 eta 15 irintar gehiago. Atzetik honako udalerriak ditu: Bakaiku (% 6,47; 22), Lakuntza ( % 4,95; 60), Arbizu (% 2,03; 22), Iturmendi (% 0,75; 3), Irurtzun (% 0,13, 3) eta Etxarri Aranatz (% 0,04, 1). 

Azken 10 urteetan populazioa galdu duten herriak zortzi dira. Ehunekoari erreparatuta biztanle galera handiena duen udalerria Ergoiena da, % 13,38 eta 60 herritar gutxiago. Atzetik doazkio: Olatzagutia (-% 13,38; -230), Ziordia (-% 11,22; - 44), Urdiain (-% 8,03; -57), Uharte Arakil (-% 7,04; -61), Arakil (-% 3,32; -32), Altsasu (-% 3,31; -255) eta Arruazu (-% 2,65; -3). 

Nafarroa 
Aurreko urteko goranzko joerari segituz, 2018tik 2019ra Nafarroak 6.660 herritar irabazi zituen, % 1,03. Haietatik emakumezkoak 330.583 ziren, % 50,53, aurreko urtean baino 3.498 gehiago, % 1,07ko hazkundea. Gizonezkoak, berriz, 323.631 ziren, % 49,47, 2018an baino 3.162 gehiago, % 0,99. Nafarroako populazioak gora egitean eta Sakanakoak behera, ibarra Nafarroako biztanlerian duen pisua txikitu egin da eta 2019an % 3,09 zen, % 0,02 gutxiago. 2017tik 2019ra % 0,07ko pisua galdu du Sakanak Nafarroan. 

Sakanako biztanleariaren garapena, urteka
(ilbeltzaren 1eko datua, ine.es)
Urtea Guztira Gizonezkoak Emakumezkoak
1996 19.052 9.791 9.261
1997      
1998 18.990 9.757 9.233
1999 19.104 9.815 9.289
2000 19.164 9.875 9.289
2001 19.392 10.023 9.369
2002 19.677 10.198 9.479
2003 19.832 10.287 9.545
2004 19.862 10.310 9.552
2005 20.002 10.380 9.622
2006 20.028 10.407 9.621
2007 20.086 10.430 9.656
2008 20.447 10.625 9.822
2009 20.652 10.686 9.966
2010 20.805 10.749 10.056
2011 20.776 10.732 10.044
2012 20.768 10.713 10.055
2013 20.809 10.701 10.108
2014 20.504 10.522 9.982
2015 20.307 10.422 9.885
2016 20.255 10.415 9.840
2017 20.185 10.366 9.819
2018 20.195 10.366 9.829
2019 20.189 10.380 9.809