Bat gehiegi denean

Guaixe 2020ko urt. 10a, 11:14

Utzubar industrialdea eta Arbizuko ikuspegia Bakaikuko maiatzetik.

Joan den urtean langile bat hil zen lan istripuan.

Euskal Herrian lanean 44 pertsona hil ziren joan den urtean. Hildakoen kopuruak heren bat egin zuen behera, 2018an baino 24 pertsona gutxiago hil baitziren lanean. Lanean hil zirenetatik 13 nafarrak ziren. Zerrenda horretan, zoritxarrez, sakandar bat dago, 2019ko garagarrilaren 25ean Arbizuko Lakber Mecanizados enpresan lan istripuan hil zena. 2018an ere sakandar bat hil zen bere lanpostuan.