Errepideetan, beltzetik txurira

Guaixe 2020ko urt. 10a, 12:54
A-1 Autobia, Altsasun.

2019an ez zen trafikoagatik hildako sakandarrik izan.

Trafiko ezbeharrek 91 hildako utzi zituzten Euskal Herrian joan den urtean, 2018an baino lau gehiago. Haietatik 28 nafarrak ziren, aurreko urtean baino bost gutxiago. Zoritxarrezko zerrenda horretan ez da sakandarrik. 2018an eta 2017an hiruna sakandar hil ziren errepideetan izandako ezbeharretan. Auto istripuak eta oinezkoen harrapaketak izan baziren ere, trafikoak eragindako hildakorik ez zen izan Sakanan joan den urtean.