Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak Sakanan

Baloiaren eta jatekoaren bueltan

Partdak jolasten ez zeuden bitartean elkarrekin izan ziren gazteak. Argazkia: Juan Pedro Higuero.

Ongi Etorri futbol topaketa solidarioan 61 gaztek parte hartu zuten.

Iturmendiko frontoiak Ongi Etorri futbol topaketa solidarioa hartu zuen abenduaren 23an. Iturmendin bertan bizi diren adingabeak eta Sakanako neska-mutil gazteak elkartu zituen hitzorduak. 16 eta 18 urte bitarteko 61 gazte izan ziren, hainbat taldetan nahasi, taldeak sortu eta elkarren kontra areto futbolean jokatu zutenak. Akaberan parte-hartzaile guztiek Iturmendin bizi diren adingabeek egindako giltzari bana jaso zuten opari. Horretaz aparte, indarrak hartzeko, haiek prestatutako auzatea dastatu zuten. Besteak beste patata tortila, arroza, oilaskoa eta gozoak izan ziren mahai gainean. 

Erlazionatuak

Baloiaren inguruko topaketa solidarioa

Iturmendi

Ongi Etorri futbol topaketa solidarioa abenduaren 23an izanen da, astelehen goizean, Iturmendin. 56 gaztek eman dute izena.