Oholtzara salto programaren bigarren edizioa aurkeztu dute Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Olaztiko udalek. Silvia Marañon Etxarri Aranazko alkateak "lankidetzaren" eta "parte hartzearen" garrantziaz hitz egin du. Gainera, Fernando Diaz de Ugarte Dantzaz konpainiako zuzendariak ikasleek egunotan eginen duten dantza erresidentziari buruz hitz egin du.
2020 urt 17 Sakana