Futbola

Zalduak garaipenen bidean segitzen du

Guaixe 2020ko urt. 14a, 14:16

Arakilgo taldeak Izalsa taldeari 2 eta 4 irabazi zion Elomendiko Futbol Txapelketako 12. jardunaldian

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 12. jardunaldia jokatu zen eta garaipen polita lortu zuen Arakilgo Zaldua taldeak, Izalsari 2 eta 4 irabazi eta gero. Sailkapen orokorrean Barasoain taldeak jarraitzen du lider, 30 punturekin, Eneriz taldeari 3 eta 1 irabazi eta gero. Unziti bigarrenak 26 puntu ditu, eta Bidezarra hirugarrenak eta Zaldua laugarrenak 25na puntu dituzte. Beraz, sailkapena estu-estu dago. 

Asteburuan 13. jardunaldia dago jokoan eta Zalduak sailkapenean azkena den Basati taldea hartuko du Lekunberrin, larunbatean.