Haur eta Gazte Literatura Azoka eginen dute lehenengo aldiz

Guaixe 2020ko urt. 16a, 10:02

Apirilaren 3an eta 4an eginen da azoka Saran, eta apirilaren 3an ikastetxeen eguna izanen da. Parte hartzeko ikastetxeek aurretik izena eman behar dute ilbeltzaren 31ra arte.

Euskarazko haur eta gazte literatura inguruan aritzeko aukera emanen duen lehenengo azoka eginen da Saran apirilaren 3an eta 4an. Azokaren lehenengo egunean ikastetxeen eguna izanen da. Egitasmoak Euskal Herri osoko ikasleak bildu nahi ditu haur eta gazte literaturaren ingruan aritzeko asmoz. Eguna ikastetxeei dedikatua izanen da: sorkuntzaren erakusketara bisita egin, euskal liburua ezagutu eta erosi, euskal idazleekin eta ilustratzaileekin topaketak, ikuskizunak, tailerrak... Lehenengo Haur eta Gazte Literatura Azokaren ikastetxeen egunean parte hartzeko ikastetxeek izena eman behar dute www.galtzagorri.eus web gunearen bidez, ilbeltzaren 31 baino lehen.

Erlazionatuak