Atletismoa

Maite Beregaña uhartearra hirugarrena Araxesen

Guaixe 2020ko urt. 17a, 09:21
Maite Beregaña Uharte Arakil Beriain Km Bertikalean saria jasotzen.

XV. Araitz Betelu lasterketan 148 korrikalari aritu ziren eta Ibon Aranguren eta Aitana Gil gailendu ziren. Beregaña uharte arakildarra hirugarrena sailkatu zen

Igandean 15. Araitz-Betelu krosa jokatu zen Betelun, Araxes ibaiaren ertzetan burututako 7,7 km-ko lasterketa herrikoia. Lehenik eta behin 90 neska-mutiko kategoria txikietako lasterketetan aritu ziren, eta ondoren ekin zitzaion proba nagusiari. 167 korrikalarik hartu zuten irteera, eta bi buelta ezberdin egin behar izan zituzten, Arribera zihoan laburrago bat eta Atallura iristen zen beste bat, luzeagoa, asfaltoa eta lurra konbinatzen zituztenak. Irteera hartu zutenetatik 148k lortu zuten proba osatzea, goiz eguzkitsu baina hotzean. Lasterketa oso lehiatua izan zen, eta azkenean Ibon Aranguren zestoarra izan zen txapelduna (25:36), Adur Ruiz de Azua ormaiztegiarrari 4 segundo (25:40) eta Raul Gomez lasartearrari 14 segundo (25:50) ateraz. Emakumezkoetan ere mugimendu handia egon zen lehen bi postuetan, baina Cabanillasko Aitana Gilek irabazi zuen (29:38), aurreko urtean bezala, Ibarrako Maialen Muñozi 19 segundo aterata (29:57). Hirugarrena Maite Beregaña uharte arakildarra izan zen (31:02), irabazlearengatik minutu eta 24 segundora. 

Sakandarrak XVI. Araitz Betelun (7,7 km)
Gizonak
1.Ibon Aranguren (Zestoa)25:36
42.Tomas Guirado (Alts) 30:39
60.Unai Razkin (Irur) 32:41
80.Santi Galarza (Iturm) 34:01
88.Iñaki Azkona (Irur) 34:36
92.Kaxi Estarriaga (Etx) 35:02

Emakumeak
1.Aitana Gil (Cabanillas) 29:38
3.Maite Beregaña (Uhar) 31:02
7.Haizea R. De Alda (Alts) 32:51