Frankismoaren ondoren, Nafarroako Parlamentua 1979an eratu zen. Beraz, 40 urte bete ditu foru legebiltzarraren jardunak. Herrialdeko parlamentarismoaren historian zehar 11 sakandar izan dira nafarrak ordezkatuz parlamentuan eseri direnak. Etxarriar bat eta olaztiar bat izan ezik guztiak altsasuarrak dira, zortzi gizonezko eta hiru emakumezko. Hautagaitza abertzaleak parlamentura eramandako sakandarrak zortzi dira, hiru konstituzionalistak.
Lau hamarkada horiek gogorarazteko Nafarroako Parlamentuak argazki erakusketa hartu du, bereziki aurreneko legegintzaldiari erreparatzen diona. Hura bisitatu nahi duenak gaur du azkeneko aukera, 10:00etatik 20:00etara.
Foru parlamentari sakandarrak | |||
Izen abizenak | Herria | Aldia | Alderdia |
Ignacio Javier Gomara Granada | Etxarri Aranatz | 1979-1983 / 1987-1995 | UPN |
Gerardo del Olmo Ramirez de Alda | Altsasu | 1979-1983 | HB |
Iñaki Urrestarazu Zabalo | Altsasu | 1979-1983 | HB |
Emilio Boulandier Maiza | Altsasu | 1979-1987 | PSN |
Angel Garcia De Dios | Altsasu | 1979-1987 | HB |
Jose Manuel Goikoetxea Askorbe | Altsasu | 1999-2003 | EA-EAJ |
Jose Angel Agirrebengoa Imaz | Altsasu | 2007-2011 | NaBai |
Asun Fernandez de Garaialde Lazkano Sala | Altsasu | 2007-2019 | NaBai, EH Bildu |
Lourdes Goikoetxea Zubelzu | Olatzagutia | 2011-2015 | UPN |
Esther Korres Bengoetxea | Altsasu | 2015-2019 | EH Bildu |
Unai Hualde Iglesias | Altsasu | 2015-... | Geroa Bai |