Mank-ek aisialdiko begiraleen lan-poltsa sortu nahi du

Guaixe 2020ko urt. 22a, 15:46
Olatzagutiko Udan Euskaraz kanpainakotalde argazkia. Artxiboa.

Interesa dutenek euren curriculumak euskara1@sakana-mank.eus e-posta helbidera bidali behar dute.

Sor daitezkeen beharrei erantzun ahal izateko, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak aisialdiko begiraleen lan-poltsa osatu nahi du. Hartan izena eman nahi dutenek euskaraz jakin behar dute, ahoz eta idatziz (C1 titulua egiaztatu beharko dute). Eta, gainera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo horren baliokidea izan beharko dute. Horretaz aparte, Mank-eko Euskara Zerbitzuak kontuan izanen du curriculuma aurkeztutako pertsonek gidatzeko baimena eta autoa izatea eta aisialdiko begirale titulua izatea. 

Erlazionatuak