Areto futbola

Sakanako Futbol Topaketak: benjaminak lanera Olaztin

Guaixe 2020ko urt. 17a, 10:04

Igandean Sakanako Futbol Topaketen benjaminen 4. jardunaldia hartuko du Olaztik; kimuek atseden hartuko dute

Sakanako Futbol Topaketetan benjamin mailako taldeak lanera itzuliko dira. Igandean, abenduaren 19an, benjaminen mailako 4. jardunaldia jokatuko da Olaztin, goizeko 10:00etatik aurrera. Asteburu honetan kimuen mailakoek atsedena hartuko dute.

Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea. 

Sakanako Futbol Topaketak
Benjaminen 4. jardunaldia Olaztin
10:00 Urdiain / Etxarri Aranatz
11:00 Aralar Mendi / Altsasu A
12:00 Altsasu B / Betelu
13:00 Altsasu C / Sutegi