Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak hilaren 30erako deitutako greba orokorra CCOOk ez du babestuko. Sindikatuaren iritziz, pentsio duinen alde “milaka pertsonak kaleetan oinarritutako aldarrikapena hondatzen saiatzen da”. CCOOtik nabarmendu dutenez, “pentsiodunen mugimenduaren hasieratik parte hartzen duela, ekintza-batasunaren alde lan eginez eta horretarako orduak eskainiz, beti ere, gizarte-oinarri zabala eta plurala biltzeko eta mobilizatzeko gai den pentsiodunen mugimendu bat antolatzeari lehentasuna emanez”.
Greba orokorraren deialdiarekin bat egin duten “ELAk, LABek eta gainerako deitzaileek arriskuan jartzen dute erakundeen eta kalearen arteko batasuna. Dirudienez, sindikatu horiendako garrantzitsuagoa da nazio-nortasuna, muga fisikoak, bandera, gizarte-eskubideak baino”. CCOOkoen iritziz “ELAk eta LABek gizarte-emari hori gutxiesten dute, pentsio duinen aldeko eskaria modu baztertzailean eta ez oso erabilgarrian protagonizatu nahian”.
Azkenik, CCOOtik gaineratu dutenez, “ilbeltzaren 31tik aurrera, pentsio publikoen aldeko mugimenduaren nortasun-ezaugarriak berreskuratzeko lan egingo dugu, haren aniztasuna, mobilizatzeko ahalmena eta eskari zuzenak oinarri hartuta”.