Abesbatzak ahots berrien bila

Guaixe 2020ko urt. 23a, 12:00
Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatzak Los del Rayo taldearekin batera Josefina Arregiren aldeko kontzertuan.

Etxarri Aranazko Abesbatza eta Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatza kide berriak bilatzen ari dira

Kantatzea gustatzen zaienei ireki die mezua Etxarri Aranazko Abesbatzak. Adierazi duten bezala, gehien bat baxuak bilatzen ari dira. Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatzak ere gehien bat gizonezkoen ahotsak behar dituzte, baxuak eta tenoreak, hain zuzen ere. Bi abesbatzatan abeslari guztiak ongi etorriak izango direla esan dute.