Taekwondoa

Bargagain Taekwondo taldeak 5 domina ekarri zituen Aragoitik

Guaixe 2020ko urt. 24a, 11:42

Aragoiko Taekwondo Openean lan bikaina egin dute gure taekwondolariek

Ilbeltzaren 18an Aragoiko Taekwondo Federazioak antolatutako Aragoiko Taekwondo Open Txapelketa jokatu zen. Bertan 170 taekwondolari baino gehiago lehiatu ziren, tartean Altsasuko Bargagain Taekwondo eskolako 8 taekwondolari: Hugo, Huda, Joseba, Danel, Zoe, Rania, Leire eta Aiala. Guztiek lan bikaina egin zuten, eta 5 domina ekarri zituzten. Hugo Rodriguezek urrezko domina lortu zuen, Hudak eta Josebak zilarrezkoa, eta Danelek eta Zoek brontzezkoa. Bargagain eskolan egindako lanak bere fruituak ematen jarraitzen du.