Jubilatu elkarteendako 39.600 euro

Guaixe 2020ko urt. 28a, 10:01
Irurtzundarrak jubilatu elkarte paretik pasatzen.

Egin dituzten boluntario lan eta programazio gastuetarako dirulaguntza eman die foru administrazioak .

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak jubilatu elkarte, federazio eta beste erakunde batzuen artean 650.000 euroko laguntzak banatu ditu. Haietatik 590.000 euro aurten autonomia sustatzeko proiektuak gauzatu dituztenen artean banatuko dira. Besteak beste prestakuntza (ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak, hitzaldiak), bizitza aktiboa (mantentze fisikoa eta belaunaldien arteko parte-hartzea) eta ospakizunekin, aisialdiarekin eta denbora librearekin lotutako jardueretarako. Gainontzeko 60.000 euroak, berriz, gizarte-laguntzako jardueretarako eta arlo horretako prestakuntzarako boluntariotza-proiektuetara bideratu dira.

Sakanako bederatzi jubilatu elkartek 39.625,23 euroko dirulaguntza jaso dute. Haietatik 37.793,23 euro programazio gastuak estaltzeko dira eta gainerako 1.832 euroak boluntariotza lanetan aritu direnendako. 

Nafarroako Gobernuak jubilatu elkarteei emandako diru-laguntzak
Herria Elkartea Zergatia Laguntza
Irurtzun San Martin jubilatu kluba Boluntario lanak 730,00
    Programaziorako 4.501,99
Uharte Arakil Donibane jubilatu eta pentsiodunen kluba Boluntario lanak 252,00
    Programaziorako 8.440,81
Lakuntza Gure Nahia jubilatu eta pentsiodun elkartea Boluntario lanak 800,00
    Programaziorako 4.425,28
Etxarri Aranatz Gure Ametsa jubilatu eta pentsiodunen elkartea Programaziorako 8.365,45
Bakaiku Hiru Haitz jubilatu elkartea Programaziorako 366,98
Iturmendi Santa Marina jubilatu elkartea Boluntario lanak 50,00
    Programaziorako 2.667,39
Urdiain   Programaziorako 340,30
Altsasu La Union jubilatu eta pentsiodunen elkartea Programaziorako 5.488,99
Olatzagutia Kamiogaina jubilatu eta pentsiodunen elkartea Programaziorako 3.196,04
    Guztira 39.625,23