EH Bilduren ustez, unea heldu da prekarietatean oinarritutako sistema bati erantzuteko eta, bizi-baldintzak erdigunean jarriz, haien herritarrak zaintzen eta babesten dituen herri baten alde egiteko. Horregatik, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrean parte hartuko du koalizioak.
Alkateek adierazi dutenez, “arrazoiak badaude. Prekarietatearen aurrean, bizi-baldintza duinak aldarrikatzen ditugu. Ilbeltzaren 30ean kalera aterako gara erabaki politikoen erdigunean bizitza jartzeko eta horiek ez egoteko elite ekonomikoen interesen menpe. Kalean izanen gara herri duin batean, bizitza duin bat aldarrikatzeko”.