U30 Greba Orokorra

SGA-k grebarekin bat egin dute, diotenez "etorkizun ilunaren aurrerapena jada bizitzen" ari direlako

Sakanako gazte asanbladetako kideak gaur mobilizatzera deitzen.

Sakanako gazte asanbladek deituta manifestazioa eginen da Altsasun, gaur, 19:00etan, Foru plazatik abiatuta. Greba orokorrera begirako deialdia egin dute gazte erakundeek.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta euskal gehiengo sindikalak greba orokorra deitu dute. Sakanako gazte asanbaldek bat egin dute deialdiarekin eta haren aurretik, euren jarrera adierazteko, gaurko manifestazioa deitu dute. Deitzaileek azaldu dutenez, gazteek gaur egun urte luzez ikasten aritu beharra dute, ordaindu gabeko praktikak dituzte, miseriazko soldatak eskuratzen dituzte, kontraturik gabe lan egiten dute askotan, lanpostu prekarioetan aritzen dira edo ezin dira emantzipatu. 

Sakanako gazte asanbladetako kideek azaldu dutenez, “krisi kapitalista berri baten atarian, sistema kapitalistaren partetik ezer onik ezin dugu espero gazte langileok. Langile klaseko pentsionista, migratzaile edota emakumezkoek, besteak beste, espero ezin dezaketen bezala”. Gaineratu dutenez, “kapitala ez dago prest hainbeste urteko borrokaren ondorioz eskuratutako garaipenak bermatzen jarraitzeko, ofentsiban sakontzeko lursaila prestatzen dabil burgesia. Ongizate estatua deitu izan denak etorkizun laburra du”. Horri aurre egiteko, langileak, eta bereziki gazteak, antolatzera eta borrokatzera deitu dituzte. 

Irurtzun
Greba batzordeak gazteendako lan eskubideen gidaren aurkeztuko du eta Hydroko grebaren arrazoiak azalduko ditu. Gaur, 19:30ean, Larrazpi gazte elkartean.