Haur eskoletako langileek prekarietatea salatuko dute

Guaixe 2020ko urt. 24a, 11:49
Nafarroako Parlamento aurrera eramaten dute plataformako kideek euren protesta.

Gaur, 18:00etan, Nafarroako Parlamentuaren parean kontzentrazioa eginen dute.

Haien egoera bideratu arte hamabostean behin Nafarroako Parlamentu parera eramanen dute euren protesta. 0 eta 3 urte arteko haur eskoletako langileek dira protestan ari direnak. Protesta egiten duten bakoitzean kaka mokordo moduko bat jartzen duten Parlamentuaren parean eta horrela adierazi nahi dute 0 eta 3 haur eskolen politika “kaka bat” dela. Ziklo hori hezkuntzaren parte dela eta haur eskola guztiak Hezkuntza Departamenduaren menpe egotea eskatzen dute. Horrekin batera, zikloaren doakotasuna, publikotasuna, langileek antzinatasuna kobratzea, soldata duina, geletako ratioak jaistea eta beste aldarrikatzen dituzte.