Egunerokotasunezko heroiak berriz agertokira

Guaixe 2020ko urt. 24a, 12:25

Xabier Artieda 'Every body needs heroes!' ikuskizunean. UTZITAKOA

Xabier Artieda etxarriarrak 'Every body needs Heroes!' ikuskizuna eginen da gaur, 22:30ean, Olaztiko kultur etxean

Madrilen interpretazioa ikasten ari zela Xabier Artieda aktoreak "bere kabuz" zerbait egiteko gogoa izan zuen: "Bakarrik eszenatokian egotea eta nire lana prestatzea". Orduan, lagunb atekin inprobisazioak egiten hasi zen. "Nondik eta nola izan zitekeen". Handik gorputz antzekiko komedia bat atera zen: Every body needs Heroes!  ikuskizuna. Gaur, ostirala, 22:30ean, Olaztiko kultur etxean izanen da.

Artieda gorputz antzerkian espezializatuta dago. Nafarroako Antzerki Eskolak ikasi zuen, eta, ondoren, Madilrea joan zen. Antzerkian zein telebistan lan egin du. Hala ere, 'Every body needs heroes!' bere lehenengo ikuskizun propioa da. Izenburuak dioen bezala heroi batzuei buruz hitz egiten du ikuskizunak: "Baina heroia izatea ez da erraza, eta beti ez zaizkie gauzak ongi ateratzen". Hortaz, beti hausnarketa bat dago: "Gu garena gara. Ez dugu heroiak izan beharreik edo ezer izan beharrik. Gu izan behar gara, eta horrekin pozik egon".

Gorputz antzerkia
Hitz gabe gauzak adieraztea eta ikuskizun bat egitea da gorputz antzerkiaren edo antzerki fisikoaren erronka nagusiena. "Fletxazo" bat izan zuen Artiedak antzerki estilo honekin. Komunikabide berri bat aurkitu zuen aktoreak ikuskizuna prestatzen. Dena "mugimenduaren eta gorputzaren" bidez egiten du. "Energia kontua da, presentzia kontua". Komedia denez "jendeak ongi pasatzeko" zerbait "freskoa eta barregarria" izan behar dela dio. laugarren pareta momenturen batean ere apurtzen dela esan du Artiedak, hau da, publikoarekin ere harremana dagoela.