Goi mailako antzerki emanaldiak, han eta hemen

Guaixe 2020ko urt. 24a, 11:53
'El funeral' antzezlana izanen da gaur Irurtzungo kultur etxean. CHE Y MOCHE

Irurtzunen, gaur, 'El funeral antzezlana izanen da, 22:30ean; Altsasun, bihar, 19:30ean, 'Dublineses' antzezlana

Gizakiak heriotzarekiko duen harremanetik sortutako eztabaidak dira, orokorrean, El funeral eta Dublineses gaur eta bihar, Irurtzunen eta Altsasun, hurrenez hurren, izanen diren antzezlanen gaia. Che y Moche konpainiak ikusle eta kritikaren begirunea eta miresmena lortu du El funeral antzezlanarekin eta gaur, 22:30ean, Irurtzungo kultur etxera iritsiko da. Sarrerek 6 euroko prezioa dute eta ikuskizunaren aurretik eros daitezke. Dublineses antzezlanaren atzean Ados teatroa dago eta bihar, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean egonen da. Aurretiko sarrerek 12 euroko prezioa dute eta egunean bertan 15 euro.


'Dublineses' antzezlanaren une bat. ADOS TEATROA

Bost antzezle eta musikari dira El funeral antzezlanaren protagonistak. Doinu gehienak Europa ekialdean sortuak dira. Maisuak dira beraien isntrumentuekin eta oso modu trebean "gag" eroka uztartzen ditzute. Kontsumismoaren arauei buruzko satira bat da, eta tradizioak, oiturak, familia eta abar berreskuratzeko mezua zabaltzen du ere antzezlanak.

Guzitok jarraitzen ditugun kontsumismoaren arauei buruzko satira baten aurrean gaude. Hausnarketa guztiz lagungarria gure bizitzako arlo mamitsu eta funtsezkoenak berreskuratzeko. Eta musikak sortzen dituen emozioen bitartez, bidaiai miresgarria egingo dute.

Dublineses James Joyce antzerkigilearen lanaren adaptazioa da. Bizitzaren iragankortasuna, gaztaroko maitasun galdua eta nostalgiak zein iruzurrak usteldutako bizitzak lantzen ditu lanak. Euskal eszenako zortzi handik osatzen dute aktore zerrenda.