Futbola

Lagun Arteak galdu eta Etxarrik berdindu

Guaixe 2020ko urt. 27a, 13:28

Preferente maila. 16. jardunaldia: Ilunberri 1 – Lagun Artea 0 / Etxarri Aranatz 1 – San Jorge 1

Preferente mailan 16. jardunaldia jokatu zen eta erdipurdikoa izan zen gure taldeendako. Ilunberrin, parez pare ibili ziren Ilunberri eta Lagun Artea, baina ez zituzten aparteko aukerak sortu. Bigarren zatian Ilunberri hobeto aritu zen eta Lagun Artea luze jokatzen saiatu zen, baina emaitzarik gabe. Azkenean, 50. minutuan Etxebek Ilunberri aurreratu zuen; berdinketa lortzen saiatu ziren lakuntzarrak eta hainbat aukera izan zituzten, baina ez zuten lortu Ilunberrikoen atea zulatzea eta punturik gabe itzuli ziren Lagunekoak. 

Etxarri Aranatzek, aldiz, San Jorgeren kontra San Donato zelaian jokatutako partidan puntu bat eustea lortu zuen. San Jorge hasi zen dominatzen, baina ez zuen aparteko aukerarik sortu. Defentsan aritu ziren gehiago bi taldeak erasoan baino. Bigarren zatian Etxarri Aranatz dominatzen hasi zen, eta hobekien ari zenean San Jorgek gola egin zuen. Hala ere, Etxarrik ez zuen etsi, lanean jarraitu zuen eta berehala partida berdintzea lortu zuen Javik. Bukaerara arte garaipenagatik borrokatu zuten etxarriarrek, baina banako berdinketarekin eta puntu banaketarekin despeditu zen partida. 

Beti Casedanok jarraitzen du preferente mailako lider (30 puntu), Arrotxapeari puntu eskas bat aterata (29 puntu). Lagun Artea hirugarrena da, bi puntura (28 puntu). Etxarri Aranatzek 15. postuan jarraitzen du (15 puntu). Bai sailkapenaren goialdean eta bai behealdean, estu-estu dago markagailua. Asteburuan, Lagun Arteak sailkapenean 7. postuan dagoen Ondalan hartuko du Zelai Berrin, eta sailkapenean 6. den Mutilbera izango du arerio Etxarri Aranatzek.