Bardoak 2020

Hamahiru talde Nafarroatik bertsotan

Guaixe 2020ko urt. 28a, 11:26

Bertsolariak Bardoak 2020-ren aurkezpenean. NAFARROAKO BERTSOLARI ELKARTEA

2020ko Bardoak Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketa ilbeltzaren 31an hasiko da eta martxoaren 28ra arte jokatuko da. Sakanako bertsolariak Sakaña taldean ariko dira

96 bertsolarik parte hartuko dute aurtengo Bardoak bertsolari txapelketan, 13 taldetan banatuta. Nafarroako Bertso Eskolen sarea indartzeko asmoz sortu zen Bardoak 2012an, eta bi urtean behin antolatzen du Nafarroako Bertsolari Elkarteak. Hortaz, txapelketaren bosgarren edizioa da, eta berrikuntzarekin dator; sei herri batu dira saioak jasoko dituzte zerrendara eta bertan izango dira txapelketako sei finalaurrekoak. Guztira 20 saio izango ditu txapelketak eta finala Lizarran egingo da. 

Sakaña deitzen da Sakanako taldea eta Ekain Alegre, Eneko Lazkoz, Idoia Granizo, Joxemi Leitza, Saats Karasatorre eta Unai Artieda bertsolariek osatzen dute. D multzoan ariko dira. Ilbeltzaren 31n, ostiralean, 21:30ean, Iturmendiko gaztetxean, eginen dute lehenengo kanporaketa Arrotxapeako Drimtin taldearen kontra. Bigarren kanporaketa otsailaren 14an, ostirala, izanen dute, Otsagabian.

LEHENENGO SAIOAK

Ilbeltzak 31

Etxarriko (Larraun) Dantzalekua, 19:00etan

  • Ipar haizea
  • Larraun da Araitz. Bi dozena

Txantreako (Iruñea) Euskaldunon Biltokia, 19:30ean

  • Hego haizea
  • Lizarrako bardeak

Iturmendiko gaztetxea, 21:30ean

  • Drimtin
  • Sakaña

Otsailak 1

Erroko-Etxea elkartean, 18:00etan

  • Arranopola
  • Pirini Bardo

Otsailak 2

Berako Kataku ostatuan, 18:00etan

  • Amortziaren eliobak
  • Lamixene