Futbola

Zaldua bigarren postura igo da Elomendiko Txapelketan

Guaixe 2020ko urt. 28a, 11:15

Elomendiko Futbol Txapelketa. 14. jardunaldia: Zaldua 10 – Roca 1

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 14. jardunaldia jokatu zen eta Arakilgo Zaldua taldea primeran aritu zen. Gol festa ederra ospatu zuten arakildarrek, 10 eta 1 gailendu baitziren. 

Elomendiko liderra Barasoain da, 36 punturekin, eta Zaldua bigarren postura igo da (31 puntu), 5 puntura. Asteburuan 15. jardunaldia dago jokoan eta sailkapenean 12. tokian dagoen Modernillo izango du aurkari Zalduak, larunbatean, Muru-Astrainen.