Atletismoa

Audikana eta Estarriaga sakandar azkarrenak Idiazabalen

Guaixe 2020ko urt. 31a, 11:25

Igandean 647 korrikalarik osatu zuten XL. Idiazabalgo Herri-krosa, 12 sakandarrek tartean

Igandean XL. Idiazabalgo Herri-krosa jokatu zen, 10,2 km dituen proba ezaguna. 647 korrikalari iritsi ziren helmugara, eta azkarrena Errenteriko Chakib Lachgar izan zen (31:19). Emakumezkoetan Maite Arraiza lazkaotarra nagusitu zen (37:38). 12 sakandarrek osatu zuten proba eta azkarrena Raul Audikana olaztiarra izan zen, helmugara 19. postuan sartu eta gero (34:45). Emakumezkoetan Leire Estarriaga etxarriarra izan zen sakandarren artean helmuga gurutzatu zuen lehena, probako 15. emakumezkoa (46:41). 

Sakandarrak XL. Idiazabalgo Herri-krosean (10,2 km)
Gizonezkoak
1.Chakib Lachgar (Errenteria) 31:19
19.Raul Audikana (Olaz) 34:45
63.Asier Estarriaga (Etx) 37:18
66.Felix Benjumea (Alts) 37:29
132.Juan Luis Maiza (Etx) 40:15
143.Tomas Guirado (Alts) 40:40
271.Santi Agirre (Itur) 44:54
321.Kaxi Estarriaga (Etx) 46:47
342.Ismael L. De Goikoetxea (Alts) 47:29
378.Juantxo Azurmendi (Alts) 48:59
427.Aingeru Azazeta (Alts) 50:58

Emakumezkoak
71.Maite Arraiza (Lazkao) 37:38
320.Leire Estarriaga (Etx) 46:41
429.Ainhoa Markinez (Olaz) 51:08