U30 Greba Orokorra

Greba orokorrean gazteak parte hartzera deitu dituzte

Guaixe 2020ko urt. 29a, 15:17
Sakanako gazte asanbladek deitutako manifestazioaren burua.

Sakanako Gazte Asanbladek “goiz-goizetik piketeetan eta Iruñeko eta Altsasuko manifestazioetan”egoteko deia egin dute.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ostegunerako deitutako greba orokorrarekin bat egin dute Sakanako Gazte Asanbladek. Haiek deituta hainbat gaztek manifestazioa egin zuten ostiralean, Altsasun barna gazteok kapitalari kaña! Langile boterea eraiki! Ilbeltzak 30 greba orokorra leloa zabalduz. “Euskal Herriko langile klasea elkartasunean oinarritutako botere propioa” eraikitzea proposatu zuten, horretarako antolakuntza eta borroka aldarrikatu zituzten. 

Sakanako Gazte Asanbladetako kideek gaztigatu zutenez, “kapitala ez dago prest borrokaren ondorioz eskuratutako garaipenak bermatzen segitzeko. Ofentsiban sakontzeko lursaila prestatzen dabil. Ongizate estatua deitu izan zaiona etorkizun laburra du. Badakigu hau ez dela egoera berezi baten ondorio koiunturala, etorkizunean langile klase osoari eskaintzen ari zaion iragarpena baizik”. Horregatik gazte erakundeen ostegunerako deia: “geldi dezagun dena, borroka martxan jartzeko!”