Haur eskoletako langileak biltzen dituen plataformak deituta, Nafarroako Parlamentuaren parean kontzentratu ziren langileak ostiralean. Salatu zutenez, eskola publikoetan lan egiten duten profesionalen artean “baldintza oso desberdinak eta lan eskubide desberdinak” dituztela salatu zuten. Gaztigatu zutenez, lan beragatik soldata desberdinak kobratzen dituzte, 900 eta 1.500 euro artean mugitzen direnak. Gehienetan dozena bat ordainketa egiten diete. Eta gehienetan antzinatasuna ez dute kobratzen. Azkenik, nabarmendu zuten Nafarroako Gobernuak pagatzen dituen moduluetan Barne Produktu gordina 2012tik gaurkotu gabe dagoela. Horregatik, hezkuntza etapa horren behar eta ezaugarriei erantzuten dioen hitzarmen bateratua eskatu zuten.
Plataformako ordezkariek ziurtatu zutenez, “0-3 urteko heziketaren arduradunak garen profesionalak oso egoera larrian gaude, Nafarroako Gobernuak ez ditu gure eskubideak zaintzen eta horren ondorioz ziklo honen hezkuntza kalitatea ezin da bermatu”. Ziurtatu zutenez, “2021. urtean lanbide arteko gutxieneko soldatara ez gara ailegatuko gobernutik jasotzen den finantzaketa bitartez”. orrek guztiak ondorioak dituela nabarmendu zuten: “ratio altuak eta lan baldintzak direla eta, estres egoeran elkarbizitzen dugu haurrak eta profesionalak”.