Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak hasi dira

Guaixe 2020ko ots. 1a, 10:20
Etxarri Aranazko kanporaketako irabazleak. Argazkia: www.ehmus.eus

Zazpi lurraldeetako parte-hartzaileek parte hartzen dute lehiaketa horretan.

Euskal Herriko Mus Federazioak XII. Euskal Herriko Mus Txapelketa antolatu du. Otsailaren 9ra bitartean jokatuko dira herrietako kanporaketak. Haietan parte hartu nahi duten bikoteek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Han sailkapen txartela eskuratzen dutenek Nafarroako kanporaketan ariko dira otsailaren 29an. Azken horretan Arabako Gopegi herrian jokatuko den finalerako txartelak banatuko dira. Final handia martxoaren 14an jokatuko da. Aurreneko 16 bikoteendako sariak banatuko dira finalean. Eta herrietako kanporaketan ere sariak banatuko dituzte. 

Sakanan dagoeneko kanporaketa batzuk jokatu dira. Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan jokatutako  kanporaketan Pello Martinez de Eulate eta Amaia Maduit sailkatu da Nafarroako finalerako. Uharte Arakilgo Anaiak ostatuan jokatutako kanporaketan 9 bikotek parte hartu zuten eta Jose Mari Martirena eta Jose Javier Beltza sailkatu ziren. Etxarri Aranazko Karrikesku elkartean jokatutako kanporaketan 4 bikote sailkatu ziren Nafarroako  finalerako: Koldo Barandalla -Iraitz Goñi, Aritz Ikobalzeta-Aitor Campion, Iñaki Goikoetxea-Pablo Jauregi eta Jose Manuel Mariñelarena-Manuel Campos. Azkenik, Iturmendiko Aitzkozar elkartean jokatutako kanporaketan Jon Ansotegi-Aitor Senar bikoteak sailkatzea lortu zuten. Hurrengo kanporaketa Altsasun izanen da, gaur, 16:00etan, Kukuerreka elkartean.