Futbola

Sakanako Futbol Topaketak: kimuak Altsasun eta benjaminak Betelun

Guaixe 2020ko urtarrilaren 31

Igandean Sakanako Futbol Topaketen kimuen mailako itzuliko 1. jardunaldia hartuko du Dantzalekuk eta benjaminen 5. jardunaldia jokatuko da Betelun

Sakanako Futbol Topaketetan asteburu bete-betea dugu. Lehenik eta behin, kimuen mailako itzulerari ekingo zaio. Itzulerako lehen jardunaldia jokatuko da igandean, goizeko 10:00etatik aurrera Dantzalekun. Eta, bestalde, benjaminen 5. jardunaldia jokatuko da igandean Betelun, goizeko 10:00etatik aurrera.

Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea. 

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen itzulerako 1. jardunaldia igandean Dantzalekun
10:00 Etxarri-Epele – Lagun Artea 08
10:00 Altsasu A  – Altsasu B
11:00 Sutegi – Altsasu C
11:00 Etxarri-Hartzabal – Etxarri-Danbolintxulo
 Atseden: Lagun Artea 09

Benjaminen 5. jardunaldia igandean Betelun
10:00 Betelu – Altsasu A
11:00 Urdiain – Aralar Mendi
12:00 Etxarri Aranatz – Altsasu C
13:00 Sutegi – Altsasu B