Markotegi eta Nanoipuin lehiaketetan izen ematea zabalik

Guaixe 2020ko ots. 4a, 11:00
2019ko Markotegi lehiaketaren irabazleak. UTZITAKOA

Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu ikasleei eta euskara ikasleei zuendutatuko literatur lehiaketak

Markotegi Sarian Sakanan bizitokia edo ikastetxea duten ikasleekparte har dezakete eta lau sail ditu: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktrailerra. Azken hau aurtengo berrikuntza da, azken bi urtetan egindako booktube sailari hartu dio lekua eta liburu baten bideo laburpen bat egitea datza. Markotegi Sarian lanak bidaltzeko epea martxoaren 31n bukatuko da, eguerdiko 15:00etan. Nanoipuin lehiaketa euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonari zuzenduta dago, baita Mintzakide programako parte-hartzaileek ere parte har dezakete. Lanak aurkezteko epea martxoaren 31n bukatuko da ere.

Markotegi lehiaketan ikasmailaren arabera banatzen dira kategoriak: LHko 3. eta 4. maila, 5. eta 6. maila, DBHKO 1. eta 2. maila, DBHko 3. eta 4. maila eta Batxilergokoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena. Sariak mailaren araberakoak izanen dira eta liburu-denda batean erabiltzeko 40 eurotik 120 eurora tarteko txartelak izanen dira. Nanoipuin lehiaketaren mailak hiru dira: 1. maila A1 eta A2 mailetako ikasleena; 2. maila B1 mailako ikasleena, eta 3. maila B2 eta C1 mailetako ikasleena. Mintzakide programako parte hartzaileek ezagutzaren pareko mailan hartuko dute. Nanoipuin lehiaketaren saridunek liburu-dendetan 150 euroko txartel bana jasoko dute.

Lanak originalak, aurrez saritu gabea, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira. Gaia librea izanen da Markotegiko lehiaketaren booktrailerretan izan ezik. Kasu honetan, irakurritako euskarazko liburu bat aurkeztuko da eta liburuaren titulua, egilea edo egileak eta argitaletxea aipatuko dira. Gainera, ez dira bertsopaperak onartuko eta kategoriaren arabera luzera desberdinak izango dituzte. Narrazio laburrak eta poemak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira, 12 puntuko hizki tamaina erabiliko da. Komikiak zuri-beltzean edo koloretan aurkeztuko dira. Lanek ondoko luzera izanen dute:

Kategoria Narrazio laburra Poesia Komikia Booktubea
A 1 orrialde gutxi.
4 orrialde gehi.
10 lerro gutxi.
50 lerro gehi.
1 orrialde gutxi.
2 orrialde gehi.
 
B 2 orrialde gutxi.
5 orrialde gehi.
20 lerro gutxi.
50 lerro gehi.
1 orrialde gutxi.
3 orrialde gehi.
 
C 3 orrialde gutxi.
6 orrialde gehi.
30 lerro gutxi.
80 lerro gehi.
2 orrialde gutxi.
4 orrialde gehi.
1,5 min. gutxi.
2 min. gehi.
D 4 orrialde gutxi.
7 orrialde gehi.
40 lerro gutxi.
80 lerro gehi.
2 orrialde gutxi.
5 orrialde gehi.
1,5 min. gutxi.
3 min. gehi.
E       2 min. gutxi
4 min. gehi.

Nanoipuin lanetan ez dira indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak onartuko. Gutxienez 100 hitz izango dituzte eta gehienez 150.

Markotegi Sariko lanak goitizen batez izenpetuko dira eta gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira eta Sakanako Mankomunitatean aurkeztuko dira.  Nanoipuin lanak Internet bidez bidaliko dira: euskara@sakana-mank.eus.