Futbola

Zalduak bide onean jarraitzen du eta Elomendiko Txapelketan bigarrena da

Guaixe 2020ko ots. 4a, 10:39

Elomendiko Futbol Txapelketa. 15. jardunaldia: Modernillo 3 – Zaldua 7

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 15. jardunaldia jokatu zen eta garaipenaren bide sendoan jarraitzen du Arakilgo Zaldua taldeak. Beste partida ikusgarri batean, 3 eta 7 irabazi zion Zalduak kasu honetan Modernillo taldeari. 

Sailkapenean, Barasoain da Elomendiko Txapelketako liderra (39 puntu). Liderrak 5 puntu ateratzen dizkio Zaldua bigarrenari (34 puntu), eta Unziti da hirugarrena (29 puntu). Asteburuan txapelketako 2. itzuliari ekingo diote taldeek eta ligako 16. jardunaldia egongo da jokoan. Hain zuzen ere Unziti hirugarrenaren eta arerio zuzenaren kontra ariko da Zaldua, larunbatean, Larrabiden.