Futbola

Sakanako Futbol Topaketetan asteburuan ez da jardunaldirik jokatuko

Guaixe 2020ko ots. 6a, 12:11

Santa Ageda ospakizunak direnez ez da jardunaldirik jokatuko

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea. 

Bada, asteburu honetan ez da ez benjaminen eta kimuen mailako jardunaldirik jokatuko, Santa Ageda ospakizunak baitira. Benjaminen mailako hurrengo jardunaldia, 6. jardunaldia izango dena, otsailaren 16an jokatuko da, Etxarri Aranatzen. Eta kimuen mailako hurrengo jardunaldia, 2. itzuliko 2. jardunaldia izango dena, otsailaren 16an jokatuko da baita ere, Olaztin.