AHT ibilbide proiektua

"Nafarroako tren geltoki eta geraleku guztiak zabaldu beharko lirateke"

Guaixe 2020ko ots. 8a, 13:38

Sakana Trenaren Alde, AHTrik ez! taldeak antolatuta abiadura handiko trenaren kontrako martxa egin da Ziordia eta Altsasu artean. Altsasuko tren geltokiaren txarteldegiaren itxiera salatu eta AHT proiektuaren tramitazioaren inguruko azalpenak eman dizkigu Martin Zelaiak.